Ez utzi
mugitzeari

Dantza garaikidea hobekuntza

Musikak jotzen duenean, gorputza mugitzeko eta sentitzeko esperientziaz gozatu nahi duen pertsona ororentzat da dantza egitea.

Guk konfiantzazko gunea ahalbidetzen dizugu, eta bertan, garapen pertsonalerako eta artistikorako, zure erritmoan ikasiko duzu eta forma fisikoa eta mentala hobetuko dituzu.
Zeure burua garatzeko eta baliabideetan aurrera egiteko taldea osatzen dugu.

Nola egiten dugu?

Ikastaroan zehar dantza garaikideko eta lur-zoru teknikako ariketak ikasten ditugu, baita mugimendu-sekuentzia laburrak eta gorputz-lerrokadura lantzeko egokiak diren ariketak ere. Hauek guztiek, gorputza modu kontzientean eta osasuntsuan dantzatzeko prestatzen dute.

Mugimendua esploratzeko gune bat izanen da, eta hor aurkituko dituzu zure gorputza eta zure mugimendu pertsonal eta askea. Irakaslearen jarraibideak eta gidaritza abiapuntu eta oinarri hartuta, mugimendu, sentsazio, kalitate eta energia modu berriak ere aurkituko dituzu.

Taldean dantzatzen ere ikasten dugu, konfiantzazko eta entzutezko lotura sortuz, eta musikarekin batera dantzatuz. Dantzan ari garen espazioaren kontzientzia ere lantzen dugu.

Norentzat da?

Dantzan edo gorputz-adierazpenean esperientzia duten pertsonentzat. Dantzan ikasi eta dantzatzeko plazeraz gozatu nahi duten esperientziadunentzat, alegia.

Datak

Irailetik ekainera arte

Prezioa

56€ hilean
Matrikula 40€

Irakaslea

Andrea Loyola Casado

Andrea Loyola Casado

Profesora de Danza, Ballet txikis y Yoga
Bailarina y actriz

Ikastaroan honakoak ikasiko dituzu

  • Gorputzaren kontzientzia handiagoa.
  • Mugimendu-teknika eta lurzoru-teknika hobetzen.
  • Zure mugendu pertsonalaren askatasuna areagotzen.
  • Onura fisiko, mental eta emazionalak.
  • Emozioak askatzen.
  • Zeure buruaren adierazpena.
  • Musikaltasuna eta erritmoa. 
  • Espazioaz kontzienteagoa izaten eta taldeari entzuten.

Izen ematea

Ikastaroa interesatzen bazaizu, aurrez eman dezakezu izena online inprimaki hau betez, eta zurekin harremanetan jarriko gara matrikula nola formalizatu azaltzeko.

Política de privacidad

Optin

Logotipo calavera Teatrolari

Somos

Teatrolari es un espacio en el que el teatro se basa en el cuerpo, en la creación de personajes rompiendo nuestras ataduras físicas y mentales.

Contacto

948 00 17 81 / 722 87 10 68  / 948 34 27 56

Calle Nueva, 49
31001 Casco Viejo - Pamplona
Paseo de los enamorados, 33
31014 
Rotchapea -Navarra

info@teatrolari.com

Horario

De Lunes a Viernes de 9.30 a 13.30h
De Lunes a Jueves de 17 a 19h
La recepción será en Casco Viejo, solicita una cita para atenderte en Rochapea.