Mugimendu
askatasuna
Dantza garaikidea hastapena
Musikak jotzen duenean, gorputza mugitzeko eta sentitzeko esperientziaz gozatu nahi duen pertsona ororentzat da dantza egitea.
Guk konfiantzazko gunea ahalbidetzen dizugu, eta bertan, garapen pertsonalerako eta artistikorako, zure erritmoan ikasiko duzu eta forma fisikoa eta mentala hobetuko dituzu.
Klaseetan mugimendu eta erlaxazio-ariketak eta luzaketak egiten ditugu.
Nola egiten dugu?
Ikastaroan zehar dantza garaikideko ariketak ikasten ditugu, baita mugimendu-sekuentzia laburrak eta gorputz-lerrokadura lantzeko ariketa egokiak ere. Hauek guztiek, gorputza modu kontzientean eta osasuntsuan dantzatzeko prestatzen dute.
Mugimendua esploratzeko gune bat izanen da, eta hor aurkituko dituzu zure gorputza eta zure mugimendu pertsonal eta askea; mugitzeko modu berriak ere aurkituko dituzu irakaslearen jarraibideak eta gidaritza abiapuntu eta oinarri hartuta.
Taldean dantzatzen ere ikasten dugu, konfiantzazko eta entzutezko lotura sortuz, eta musikarekin batera dantzatuz. Dantzan ari garen espazioaren kontzientzia ere lantzen dugu.
Norentzat da?
Esperientzia izan edo ez, dantzan ikasi eta dantzatzeko plazeraz gozatu nahi duten pertsonentzat.
Irakaslea

Andrea Loyola Casado
Dantza garaikidea, txikiendako baleta eta Yoga irakaslea
Aktoresa eta dantzaria
Ikastaroan honakoak ikasiko dituzu
- Gorputzaren kontzientzia eta mugimendu-teknika handiagoa.
- Zure mugimendu pertsonalaren askatasunaren jabe izanen zara.
- Onura fisiko, mental eta emozionalak.
- Emozioak askatzen.
- Zeure buruaren adierazpena.
- Musikaltasuna eta erritmoa.
- Espazioaz kontzienteagoa izaten eta tardeari entzuten.
Izen ematea
Ikastaroa interesatzen bazaizu, aurrez eman dezakezu izena online inprimaki hau betez, eta zurekin harremanetan jarriko gara matrikula nola formalizatu azaltzeko.
Somos
Teatrolari es un espacio en el que el teatro se basa en el cuerpo, en la creación de personajes rompiendo nuestras ataduras físicas y mentales.
Contacto
948 00 17 81 / 722 87 10 68 / 948 34 27 56
Calle Nueva, 49
31001 Casco Viejo - Pamplona
Paseo de los enamorados, 33
31014 Rochapea - Navarra
Horario
De Lunes a Viernes de 9.30 a 13.30h
De Lunes a Jueves de 17 a 19h
La recepción será en Casco Viejo, solicita una cita para atenderte en Rochapea.