Bihurtu zure
ahotsa
tresnarikonena
Ahotsa eta kantua
Jarri harremanetan munduarekin. Nahiz zure bizitza profesionalerako (antzezle, abeslari, irakasle, etab. bazara), edo bizitza pertsonalerako. Zure ahotsa ezagutzeak eta nola kudeatu jakiteak bilatzen duzun zabalkundea emango dizu.Ikastaroak zati teorikoak izango ditu, ahotsaren anatomia eta fisiologiaren oinarrizko nozioak eta arnasketa-dinamikak eskuratzeko.
Tentsio tonuaren eta blokeoaren arteko aldeak behatuko ditugu, eta gure jarrerak ahotsari zein alderantzizkoari nola eragiten dien ere aztertuko dugu. Hainbat teknika erabiliko ditugu, eta hauen bidez, bakoitzak berarentzako onuragarriena dena lortuko du, irakasleak/profesionalak banaka egingo duen aholkularitza baliatuta.
Nola egiten dugu?
Gure gorputzaren kontaktua aztertzen eta gure gorputza entzuten hasiko gara, eta banakako zein binakako jarduerak egingo ditugu horretarako.
Ahots-teknikak sartzen joan ahala, lana indibidualagoa izango da, eta soinua askatasunez sortzea eragozten diguten gorputz-atalak indartuko edota lasaituko ditugu.
Banakako prozesuan ikasle bakoitzarekin bere beharrak landuko ditugu, baita ikaslea bakarra egiten duen zera hori ere.
Norentzat da?
Ahotsa garatu nahi duten pertsonentzat, esperientzia izan edo ez.
¿Quién lo imparte?
Itxaso Badell Lizarraga
Mikel de la Fuente
Ahots eta kantu eta Txikiendako musikalaren irakaslea euskeraz
Abeslari, Coach vocala eta konpositorea
Ikastaroan honakoak ikasiko dituzu
- Ahotsaren anatomia eta fisiologia ezagutzen.
- Fonazio atseginerako eta ahoskera eroso eta zuzenerako laringearen eta orofazioaren kontzientzia hartzen.
- Ahots-eraso ezberdinak ezagutzen eta praktikatzen.
- Laringe-mekanismoak ezagutzen eta praktikatzen, gure ahotsaren hedadura handitu ahal izateko.
- Erresonantzia eragiten duten barrunbeak ezagutzen, soinua anplifikatzeko.
- Arnas dinamika desberdinak ezagutzen, identifikatzen eta praktikatzen.
- Ahotsa ongi berotzeko tresnak lortzen.
Izen ematea
Ikastaroa interesatzen bazaizu, aurrez eman dezakezu izena online inprimaki hau betez, eta zurekin harremanetan jarriko gara matrikula nola formalizatu azaltzeko.
Somos
Teatrolari es un espacio en el que el teatro se basa en el cuerpo, en la creación de personajes rompiendo nuestras ataduras físicas y mentales.
Teatrolari Pamplona
722 87 10 68
Calle Nueva, 49
31001 Casco Viejo - Pamplona
Horario Pamplona
Lunes a Jueves de 9.30 a 13.30h y de 17 a 19h
Viernes de 9.30 a 13.30h
VERANO
Lunes a Viernes de 9.30 a 13.30h
Teatrolari Bilbao
946 09 66 21 / 722 42 85 87
Avenida Madariaga, 73
48014 Bilbao - Vizcaya
Horario bilbao
Hasta inicio de curso solicita una cita para atenderte en nuestro local.