Artea,
gorputza
eta mugimendua

Artea, gorputza eta mugimendua

Gorputza ezagutzea nork bere mugimendua ezagutzea da. Hobeki adieraztea, bizitzan zein agertokian.
Agertokia, entrenatzeko eta gorputzaz gozatzeko eremua, nork bere erritmoan.
Ikastaro honetan, mugimendu-zentroak eta muskulu-kateak aurkezten dizkizugu, energia (bulkada) eta propiozepzioa* nola jariatzen diren eta gorputza nola entzuten den ere bai. Pertsonaiak eta emozioak eraikitzen ikasten dugu, parametro horiek arnasketa-ereduekin batera landuta.

 

* Gorputz atal bat beste atalekiko edo espazioarekiko non dagoen jakiteko gaitasuna.

Nola egiten dugu?

Proposatzen den lana bakarka egiten da batzuetan eta, beste batzuetan, taldeka, baina beti jolasaren edo pertsonaien eraikuntzaren bidez.

Inprobisazio-tresnak erabiltzen ditugu, eta erlaxatzeko, mugitzeko eta nork bere gorputza ezagutzeko teknikak probatzen ditugu.

Klaseak “cos i moviment” eta “cos art” metodologiaren baitan oinarrituak dira, baita BBAT, RPG eta abarretan ere.

Norentzat da?

Beren gorputzarekin eta gorputzak mugitzeko, eta beraz adierazteko, dituen baliabideekin sakonago konektatu nahi duten guztientzat.

Fechas

Irailetik ekainera

Precio

35€ hilean
Matrikula: 40€

Ikastaroan honakoak ikasiko dituzu

  • Biomekanikaren inguruko oinarrizko ezagutza. 
  • Gorputzaren askapena eta kontzientzia. 
  • Zure gorputzak eskaintzen ahal dizkizun adierazpen-trebetasun guztiak ezagutzen, zailtasunak zein abantailak, eta horiek eszenan kudeatzen ikasi.

Izen ematea

Ikastaroa interesatzen bazaizu, aurrez eman dezakezu izena online inprimaki hau betez, eta zurekin harremanetan jarriko gara matrikula nola formalizatu azaltzeko.

Política de privacidad

Optin

Logotipo calavera Teatrolari

Somos

Teatrolari es un espacio en el que el teatro se basa en el cuerpo, en la creación de personajes rompiendo nuestras ataduras físicas y mentales.

Contacto

948 00 17 81 / 722 87 10 68  / 948 34 27 56

Calle Nueva, 49
31001 Casco Viejo - Pamplona
Paseo de los enamorados, 33
31014 
Rotchapea -Navarra

info@teatrolari.com

Horario

De Lunes a Viernes de 9.30 a 13.30h
De Lunes a Jueves de 17 a 19h
La recepción será en Casco Viejo, solicita una cita para atenderte en Rochapea.