Ez gara bakarrak,
baina bai bereziak

Metodologia

Aktorearen askatasunean, irudimenean eta gorputzaren garrantzian oinarritutako prozesu pedagogikoa sortzen dugu. Autonomia sortzailea eta artistaren garrantzia.

 

Nondik gatoz?

Lan egiteko era honen oinarria maisu katedradun ohi eta RESADeko interpretazio zuzendari Jorge Einesek egindako azterketa eta teknika da. Javier Álvaro Teatrolariko zuzendaria, diziplina anitzeko profesional talde batekin batera, ari da berau aztertzen eta garatzen, prestakuntza integrala sortzeko asmoz.

 

 

Nora goaz?

Norbait aktorea dela esateko, lehen existitzen ez zen pertsonaia bat sortzeko gaitasuna duen pertsona bat behar dugu, eszenan eragina duten kontzeptu guztiak ezagutuko dituena: ingurunea, lotura, pertsonaiaren helburua, etab. Gertatzen denari balio handia emango zaio, hitza, testua osagarria izan dadin. Arte honen balioa gertatzen dena da, eta ez bakarrik esaten dena.

Prozesuan hainbat lanetara egokitzen ikasten da, norabide ezberdinak dituzten eszenak egiteko gai den aktore integrala.

 

Nola egiten dugu?

Irudimena, dena posible den leku gisa. Emozioa, batetik bestera ibiltzeko zerbait bezala. Aktore sortzailea gai da pertsonaia bat modu eta ekintza askotara kontatzeko, testuan esaten ez dena eta esaten dena. Horretarako, irudimen hori nola landu aztertzen dugu, gimnasioan lantzen dugun gihar bat balitz bezala, gero eta ibilbide eta eduki handiagoa izan dezan.

Gorputza da gure tresna nagusia, eta, horregatik, Meyerholdek, jada, hitz egiten zigun biomekanikari buruz, edo Grotowskik, ahalik eta eszenografia txikiena erabilita, gauzak adierazteko, mugimenduak eta moduak aztertzen zituen bere ikasleekin. Hori guztia nire gorputzean islatzen da eta hori da ikusleek ikusten dutena, eta kontuan izan behar dut; horregatik, mugimendu bakoitza garrantzitsua da eta eduki bat izan behar du. Xehetasunetara jotzea, modu handian, antzerkian bezala; edo modu txikian, kamera baten aurreko lehen planoaren aurrean; baita adierazpen edota mugimendu egoki bihurtzen den dantza-mugimendu baten aurrean ere.

 

Ebaluazioa

Ebaluatzen eta ebaluatua izaten ikasi. Gure pedagogiaren ondorioz, ikasleak bere burua bi posizioetan ikusten ahal du gure eskoletan, eta beste pertsonengan ikusten duena modu asertiboan eta arrazoituan behatzen eta esaten ikasten du.

Horrez gain, jarraipen pertsonala egiten da, erresistentziak eta gaiak gainditzeko. Prozesu bakoitza ezberdina dela ulertuta, irakasle-taldeak taldekako eta banakako lanak egiten ditu ikasle bakoitzarekin.

¿Tienes dudas? ¡Escribenos sin compromiso!

Logotipo calavera Teatrolari

Somos

Teatrolari es un espacio en el que el teatro se basa en el cuerpo, en la creación de personajes rompiendo nuestras ataduras físicas y mentales.

Teatrolari Pamplona

722 87 10 68

info@teatrolari.com

Calle Nueva, 49
31001 Casco Viejo - Pamplona

Horario Pamplona

Lunes a Jueves de 9.30 a 13.30h y de 17 a 19h
Viernes de 9.30 a 13.30h

VERANO

Lunes a Viernes de 9.30 a 13.30h 

 

Teatrolari Bilbao

946 09 66 21 / 722 42 85 87

bilbao@teatrolari.com

Avenida Madariaga, 73
48014 Bilbao - Vizcaya

Horario bilbao

Hasta inicio de curso solicita una cita para atenderte en nuestro local.