Ikasi, ondo
pasa
bitartean
Haur-antzerkiaren hastapenak
Ikastaro honetan, su artistiko baten hasiera izango den metxa egingo dugu.
7 eta 9 urte bitartekoen taldean jolasen bidez lan egiten dugu, pertsonaiak eta istorioak sortzeko askatasun espazio seguru bat aurki dezaten.
10 eta 13 urte bitartekoen taldean, jolasen eta dinamiken bidez hasten gara egoera zehatzagoak sortzen eta interpretazioaren alderdi teknikoak ulertzen
Irudimena prozesu guztian erabiltzen da, bi ikasturteetan tresna sortzaileak eta komunikaziokoak eskuratu ditzaten, pertsonaiek, egoerek eta lankideekiko koordinazioak gero eta eduki handiagoa izan ditzaten.
Ikasleen trebezi indibidualak erabiliko ditugu bilakaera integrala izateko.
Nola egiten dugu?
Antzerki formazioak hainbat une ditu, eta horietako bakoitzean irudimena ageri da. Garrantzitsua denez, etengabe erabiliko dugu ikasteko tresna gisa.
7 eta 9 urte bitarteko taldean, jolasaren bidez lan egiten dugu, askatasunez moldatzeko espazio seguru bat aurkitu dezaten, benetako ondoriorik izan gabe. Pertsonaiak sorraraziko dizkieten dinamikak eta jarduerak erabilita.
10 eta 13 urte bitarteko taldean, egoera zehatzagoak sortzen eta interpretazioaren alderdi teknikoak ulertzen hasten gara.
Dinamiken eta jokoen helburua da xalotasuna ez galtzea eta harekin jolastea antzerki-baliabide gisa, baita ausardiarekin ere. Horrek guztiak eszenan jolastearen eta pertsonaiak eta egoerak sortzearen kontzientzia ematen die.
Norentzat da?
Ikastaroa antzerkiaren munduan hasi edo aurrera egin nahi duen edozein txikirentzat da; eta, batetik, alde artistikoa eta, bestetik, gizatiarra hartzen ditu kontuan. Horrela, heziketa osoa eskaintzen dugu.
Datak
Irailetik ekainera arte
Ordutegia
Astelehenetik Ostegunera 17.50tik 18.50hra
Prezioa
Hilabetero astean behin: 59€
Hilabetero astean bitan: 99€
Matrikula: 40€*
*% 50eko deskontua uztailaren 1a baino lehen matrikulatuta.
Irakasleak
Laura Puertas Ortiz
Clown irakaslea gaztelaniaz
Clown eta aktoresa
Jose Manuel Rodríguez Costas
Mikel Lizaso
Improbisazio eta txikiendako irakasle euskalduna
Psikologoa, hezitzaile soziala eta aktorea
Jordi Francesch Oliva
Inprobisazio, TEA eta gaztelerazko eta ingelesezko txikien irakaslea
Pedagogoa eta aktorea
Ikastaro honetan ikasiko duzu
- Irudimena garatzen.
- Sormen-tresnak eskuratzen.
- Antzerki-trebetasunak sustatzen.
- Taldean lan egiten.
- Aktiboki entzuten.
- Komunikazio-tresnak barneratzen.
- Norberaren eta ingurunearen kontzientzia fisikoa hobetzen.
Izen ematea
Ikastaroa interesatzen bazaizu, aurrez eman dezakezu izena online inprimaki hau betez, eta zurekin harremanetan jarriko gara matrikula nola formalizatu azaltzeko.
Somos
Teatrolari es un espacio en el que el teatro se basa en el cuerpo, en la creación de personajes rompiendo nuestras ataduras físicas y mentales.
Teatrolari Pamplona
722 87 10 68
Calle Nueva, 49
31001 Casco Viejo - Pamplona
Horario Pamplona
Lunes a Jueves de 9.30 a 13.30h y de 17 a 19h
Viernes de 9.30 a 13.30h
VERANO
Lunes a Viernes de 9.30 a 13.30h
Teatrolari Bilbao
946 09 66 21 / 722 42 85 87
Avenida Madariaga, 73
48014 Bilbao - Vizcaya
Horario bilbao
Hasta inicio de curso solicita una cita para atenderte en nuestro local.