6 urte
antzerkian 
zurekin

Gure historia

Teatrolari 2014. urtean jaio zen, Javier Álvaroren eskutik, interpretazioari buruzko prestakuntza eta ikerketarako gune gisa.

Teatrolariko prestakuntza hasieratik bideratu da irudimenean eta askatasun aktoralean oinarritutako lan moldera.

2016. urtean bi gertaera garrantzitsu izan ziren eskolarentzat. Batetik, klaseetan parte hartu zuten aktoreen lehen hiru ikuskizunak egin ziren. Ikasturte amaieran erakustaldiak egin ziren, eta geroztik urtero errepikatu dira. Eta bestetik, emanaldi sorta prestatu eta egin genituen, eskolaren eta bere konpainiaren zerbitzuak eskatu zituzten hainbat talderekin.Hazkunde horrek ekarri zuen Teatrolarik lehen aldiz egoitza aldatzea eta Iruñeko Alde Zaharretik Arrotxapeako beste espazio batera joatea, premia berrietarako gune zabalago eta egokiago batera.

Hurrengo bi ikasturteetan ikasle berriak elkartu zitzaizkigun, interpretazioaren arloan garatzeko, trebatzen jarraitzeko edo espezializazioetan sakontzeko. Ikasturte amaierako ikuskizunak finkatu egin ziren eta, eskolaren zerbitzuak urtero kontratatzen hasi ziren Nafarroako Gobernua, konpainiak, elkarteak eta ekoizle-etxeak.

2018ko irailean, Teatrolarik azken egoitza aldaketa egin zuen, eta eskolan plaza eskatzen duten etorkizuneko aktoreentzat eta eskaintzen diren formazioetarako instalazio prestatuagoak egokitu zituen. Halaber, hezkuntza- eta prestakuntza-eskaintza zabaldu du.

2018ko udazkenean, La Gata el Elefante y el Mar ikuskizuna estreinatu zen. Hemingwayren ipuinetan oinarritutako obra horrek harreman matxisten inguruko eduki sozial eta kritikoa du.

2019ko martxoan Teatrolariko ikasleek IMPROVISTO ikuskizuna estreinatu zuten, Nafarroan inprobisazioa eta zuzeneko musika uztartu zituen lehenbizikoetako bat.

2019ko azaroan, Jorge Eines RESADeko katedradun eta interpretazio-zuzendari ohia eskolan izan zen liburu berria aurkezteko, eta 40 lagun baino gehiagori masterclass bat eman zien.

Gaur egun, eskolak arte eszenikoetako unibertsitate-graduaren pareko prestakuntza eskaintzen du, bai eta maila eta adin ezberdinetarako prestakuntza-ikastaroak ere. Era berean, ikasleekin eta bere konpainiarekin ikuskizunak ekoizten jarraitzen du. Irakasleei, eta, bereziki, Javier Álvarori, hainbat ikastegitan hitzaldiak, biltzarrak, zuzendaritzak eta ikastaroak egiteko eskaerak egiten dizkiete.

Ibilbide horretan, eskola aktore-prestakuntza osoan garatu da, eta urteetan zehar, hainbat arte-arlotako profesionalak integratu ditu. Profesional horiek, beren esperientziarekin, eskolako programa pedagogikoari lagundu diote, lanbide aukera ugari dituen prestakuntza eskaintzeko, eta bikaintasuna lortu dute interpretazioaren arloan.

 

Balioak

Eskolak gure hezkuntza-eskaintzari aplikatzen dizkiogun printzipioak ikusi.

Metodologia

Teatrolari eskola ezberdina da, batez ere bere metodo pedagogikoagatik.

Equipo docente

Hainbat arlotan ibilbide zabala daukaten profesional taldea gara.

¿Tienes dudas? ¡Escribenos sin compromiso!

Logotipo calavera Teatrolari

Somos

Teatrolari es un espacio en el que el teatro se basa en el cuerpo, en la creación de personajes rompiendo nuestras ataduras físicas y mentales.

Teatrolari Pamplona

722 87 10 68

info@teatrolari.com

Calle Nueva, 49
31001 Casco Viejo - Pamplona

Horario Pamplona

Lunes a Jueves de 9.30 a 13.30h y de 17 a 19h
Viernes de 9.30 a 13.30h

VERANO

Lunes a Viernes de 9.30 a 13.30h 

 

Teatrolari Bilbao

946 09 66 21 / 722 42 85 87

bilbao@teatrolari.com

Avenida Madariaga, 73
48014 Bilbao - Vizcaya

Horario bilbao

Hasta inicio de curso solicita una cita para atenderte en nuestro local.