Grabatzen ariko
ez balira
bezala antzeztu
Kamera aurreko interpretazioa
Kameraren aurrean hura han egongo ez balitz bezala interpretatzera ohitu… Eta, aldi berean, kamera hortxe dagoen kontzientzia tekniko guztia izanda: Zer plano hartzen ari zait? Zer jarraibide eman dizkit zuzendariak nire interpretazioa ongi eta adostutako enkoadraketaren barruan egon dadin? Nola dago jarrita argia, eta nola atera diezaioket etekin hobea, nire buruari eta lankideei itzalik egin gabe? Nola lortu nire zuzeneko soinurik onena soinu-operadorearekin batera, beharrezkoak ez diren karrankak, entzunezinak diren hartuneak, kolpeak edo interferentziak saihestuz nire gorbata mikroan? Nola errepikatu ekintzak, mugimenduak eta tonuak, berriz ere hartualdi bat errodatu behar bada, muntaian «raccord» arazorik ez izateko?
Eta, azkenik, baina ez garrantzi txikiagokoa, kamerak eskatzen duen interpretazio-erregistro espezifikoa ikastea: gorputzaren energiari eustea eta begirada batean edo eskuaren keinu txiki batean kontzentratzen jakitea -antzoki bateko eszenatokian, ikusleen eta aktoreen arteko distantziagatik, nabarituko ez liratekeen kontuak-.
Nola egiten dugu?
Ikastaroaren lehen zatian oinarrizko ariketa batzuk eginen dira, ekintza ezagutzeko eta testura nola heldu jakiteko.
Castingean sarrera lan bat aurreratuko dugu.
Ikastaroko hirugarren moduluan eszenak garatu eta sekuentzien arabera grabatuko ditugu, praktika egiteko eta bideobook gisa balioko dizun materiala sortzeko.Azken zatian, film labur bat egingo dugu, bertan eragina duen guztia ikusteko, grabaziora iritsi arte: gidoia, kokalekua, jantziak, etab.
Ikastaroan zehar eszenen bistaratzeak ere egingo dira, interpretazioak baloratzen ikasteko.
Norentzat da?
Esperientzia izan edo ez, kameraren aurrean garatu nahi duten pertsonentzat.
Datak
Irailetik ekainera arte
Ordutegiak
Astelehenetik Ostegunera 9.30 – 11.30h
Asteazkenetan eta Ostegunetan 19h – 21h
Filmatzeko orduak egin behar direnean, ikasleekin adostuko da.
Prezioa
Hilabetero astean behin: 99€
Hilabetero astean bitan: 160€
Matrikula: 40€*
*%50 beheraldia uztailak 1 baino lehen matrikulatzen.
Irakasleak
Xavi Berraondo Cavallé
Javier Álvaro Pastor
Eskolako zuzendaria, interpretazio-irakaslea
Arte Dramatikoko antzerkiaren teoriako eta pedagogiako ikasketak
Ikastaroan honakoak ikasiko dituzu
- Kamera aurreko interpretazioa garatzen.
- Casting batean aurkezteko teknikak zeureganatzen eta tresnak eskuratzen.
- Bideobookerako esperientzia eta materiala pilatzen.
- Ikus-entzunezko munduan lan egiteko hainbat alderdi lantzen.
- Interpretazio bat ikustean irizpide kritikoa izaten.
- Zeure pertsonaiak sortzen eta grabazioetan moldatzen.
Izen imatea
Ikastaroa interesatzen bazaizu, aurre izena eman dezakezu online inprimaki hau betez, eta zurekin harremanetan jarriko gara matrikula nola formalizatu azaltzeko.
Somos
Teatrolari es un espacio en el que el teatro se basa en el cuerpo, en la creación de personajes rompiendo nuestras ataduras físicas y mentales.
Teatrolari Pamplona
722 87 10 68
Calle Nueva, 49
31001 Casco Viejo - Pamplona
Horario Pamplona
Lunes a Jueves de 9.30 a 13.30h y de 17 a 19h
Viernes de 9.30 a 13.30h
VERANO
Lunes a Viernes de 9.30 a 13.30h
Teatrolari Bilbao
946 09 66 21 / 722 42 85 87
Avenida Madariaga, 73
48014 Bilbao - Vizcaya
Horario bilbao
Hasta inicio de curso solicita una cita para atenderte en nuestro local.