2014tik
inprobisatzen
Inprobisazioa
Ikastaro honetan, espontaneotasunaren eta entzutearen bidez egoerak sortzen eta garatzen ikasten da. Hainbat jarduera eta jolasen bidez, konfiantza hartuko duzu sortzeko askatasuna ematen dizun espazio seguru hori ulertzeko.
Egiten diren jardueretan hainbat arte disziplina lantzen dira, musika, idazketa edo marrazkia duten jolasak barne, baina ikastaroaren oinarria antzerki artea da, inprobisazioa erabiliz.
Nola egiten dugu?
Ikasturtean zehar, hainbat jolas eta talde-jarduera egiten ditugu, bikoteka eta banaka, egiten dudanaren kontzientzia korporal handiagoa izateko eta irudimena garatzeko.
Hortik abiatuta, sortzen ikasteko egoerak eta pertsonaiak asmatzen hasten gara.
Tresnak eskuratu ditugunean, eszenak egiten hasiko gara, pertsonaren askatasunetik abiatuta asmatu nahi duzun pertsonaia nola sortzen den ikusteko.
Uneoro, ikasten ari zaren tresnez jabetzen laguntzen dizu irakasleak.
Norentzat da?
Antzerkian esperientzia izan edo ez, ongi pasatu eta egoera berriak sortzen ikasi nahi duten pertsonentzat.
Datak
Irailetik ekainera
Ordutegiak
Astelehenetik Ostegunera 9.30 – 11.30h
Astelehenetik Ostegunera 19h – 21h
Prezioa
Hilabetero astean behin: 59€
Hilabetero astean bitan: 99€
Matrikula: 40€*
*%50 beheraldia uztailak 1 baino lehen matrikulatzen.
Irakaslea

Laura Puertas Ortiz
Clown irakaslea gaztelaniaz
Clown eta aktoresa

Mikel Lizaso
Inprobisazio eta txikiendako irakasle euskalduna
Psikologoa, hezitzaile soziala eta aktorea

Jordi Francesch Oliva
Inprobisazio, TEA eta gaztelerazko eta ingelesezko txikien irakaslea
Pedagogoa eta aktorea
Ikastaroan honakoak ikasiko dituzu
- Inguruarekiko komunikazioa hobetzen.
- Egiten ari denaren kontzientzia izaten.
- Zure elkarrizketen ondorioak ulertzen.
- Adierazpena eta komunikazioa hobetzeko tresnak erakusten.
- Jolasaren bidez sortzen.
- Sorkuntzaren jarioa handitzen.
- Espontaneotasuna hobetzen.
Izen ematea
Ikastaroa interesatzen bazaizu, aurrez eman dezakezu izena online inprimaki hau betez, eta zurekin harremanetan jarriko gara matrikula nola formalizatu azaltzeko.
Teatrolari Pamplona
722 87 10 68
Calle Nueva, 49
31001 Casco Viejo - Pamplona
Horario Pamplona
Lunes a Jueves de 9.30 a 13.30h y de 17 a 19h
Viernes de 9.30 a 13.30h
VERANO
Lunes a Viernes de 9.30 a 13.30h
Teatrolari Bilbao
722 42 85 87
Avenida Madariaga, 73
48014 Bilbao - Vizcaya
Horario bilbao
Hasta inicio de curso solicita una cita para atenderte en nuestro local.
Somos
Teatrolari es un espacio en el que el teatro
se basa en el cuerpo, en la creación de personajes
rompiendo nuestras ataduras físicas y mentales.
SELLO MECNA
Teatrolari cuenta con el sello MECNA de Gobierno de Navarra. ¡Colabora con nosotras!